Josta idatz tailerra

Date/heure
30/10/2019
16 h 00 min - 17 h 30 min

Catégories


– ANULATUA OSASUN ARAZOARENGATIK –

Barkatu eta milesker ulermenarengatik

Amaia Hennebutte, (Kiribil Kia) tailerra bat antolatuko du mediatekan.

Josta idatz tailerrak elgarrekin, buraso eta haurren artean, liburuaren inguruan mementu goxo, ludiko eta sortzaile baten bizitzea proposatzen du.

Josta idatz tailerra euskaraz eginen da, baina frantsesdunek parte har dezakete. Den-deneri idekia da, zaharra ala gaztea, marrazkilaria ala ez…denonen artean mementu goxo eta ludiko baten pasatzen da.

Josta idatz proiektuan, publikoa lehenik ikusle izanen da, irakurketa musikalak entzunez, gero aktiboa bilakatuko da, joko ludikoak eginez, eta azkenik, sortzaile izanen da.

Urriaren 30an, asteazkenean, 16:00etan – Iraupena 1oren ta erdi  | Kitorik | Hobe da izen emaitea

Haur 5 urtetik goiti burasoekin, burasoek parte hartzen dutelako !!!

Les commentaires sont clos.