Mixel Esteban-ek bere azken obra « Regard sur la seconde guerre mondiale » aurkeztuko du Donapaleuko mediatekan

Euskal kultur erakundeak, tokiko Liburuak elkartearen partaidetzarekin, Mixel Esteban gomitatzen du “Regard sur la seconde guerre mondiale ” bere azken obra aurkeztera Donapaleuko mediatekan, ekainaren 14an, larunbat goizez, 10:30etan.

Frantsesez idatzia den liburua euskaraz eta diaporama bat lagun aurkeztua izanen da, bat-bateko itzulpenarekin.

Nazien basakeria Euskal Herrira iritsi zen 1940ko ekaineko egun triste batez. Berriz joan zen 1944ko udan. Borroka guneetatik eta Alemaniak ireki fronte ezberdinetatik urrun izanik ere, Euskal Herriak okupazio lau urte horiek oinazez beterik iragan ditu. Pirinioen bi aldeetan eta Itsasoari irekia izanez, Euskal Herria historia zalapartatsu horren bihotzean zegoen. Historia tragikoak erakutsi du Gizon-emazteak zenbateraino bihotzgabeak izan daitezkeen, baina ere nolako anaitasun sentimenduak ukan ditzaketen. Eta preseski, askatasunaren eta demokraziaren baloreak defendatzen dituen anaitasunak, hemen ere, Euskal Herrian, gerla irabazi du. Liburu honek, ezezagunegia den eta anitzetan ahanzten dugun ezetz erraten jakin duten gizon-emazteen engaiamendua aipatzen du. Argitaratu gabeko artxibo et

a garai hartako jendeen lekukotasun bilketa lan handi batean oinarrituz, Mixel Estebanek bere liburuan gertakari ezezagunak argitan ezartzen ditu, hala nola frantses eta poloniar soldaduen untziratzea Donibane-Lohizuneko eta Baionako portuetan, sareen desegitea, Angeluko aliatuen lurreratze saiakera, frantses poliziak juduen aurka eginiko sarekadak, Xiberoko sasietako borrokak.

Ekainaren 14an gurekin izanen zirelakoan, onar itzazu gure agurrik beroenak.

Pantxika Maitia

Partagez...
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestPrint this page

Leave a Comment

9 + quatorze =