Solasaldia Euskaraz

Amikuzeko mediatekak, Euskal kultur erakundearen eta Liburuak elkartearen partaidetzarekin “Euskal Herria: Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l’histoire” liburu berriaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu 2008ko abenduaren 20ean, larunbatez, 10:00etan, mediatekan berean. Liburu honen idazleak dira Peio Etcheverry eta Peio Etcheverry-Ainchart. Bi hizkuntzatan idatzia den liburu honen presentatzea euskaraz eginen da, bat-bateko itzulpenarekin.

Euskal Herriko historia aberatsa da. Paleolitikoko ehiztari-fruitu biltzaileen arotik, XXI.

mendeko puntazko ingenialarien garaia arte, lurralde honek bilakaera ainitz izan ditu, nahiz

politikoak, kulturalak, ekonomikoak edo sozialak. Bilakaera hauek espazioa markatu dute:

edonon aurki daitezke aztarnak ingurumena ikuskatzera hurbiltzen bada eta diona entzuten

ikasten bada bederen.

Harpeako aterbe protohistorikoa, Loarreko ertaroko gaztelua, Donibane Lohitzuneko oholtza barokoa edota Bilboko Guggenheim erakustokia… Euskal Herriko historiaren 40 leku adierazgarrienak hautatu ditugu. Bakoitzari argazki eder bat doakio (Bertrand Lapègue), idazki labur bat eta

aipaturiko garaia ulertzeko lagungarriak diren ohar edo dokumentu osagarri batzuk.

Lurraldea mintzatzera utz iragana ulertzeko gisan. Denboran eta espazioan zehar egin bidaia bat…
P. Maitia

Leave a Comment

4 × 5 =