Hau dela Hori dela

Donapaleuko Amikuzeko Mediatekan Azaroaren 13an, larunbatarekin, goizeko 10:30etan

“Hau dela Hori dela” –  Ipuin antzeztuak

Eleka Konpainiak emanik

Euskal kultur erakundeak, Amikuzeko mediatekaren eta Zabalik elkartearen partaidetzarekin, Eleka konpainiaren azken ikuskizuna aurkeztuko du « Hau dela, hori dela…», Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray jokalariek emanik. Kattalin Sallaberry, antzerkilari gisa, talde desberdinetan luzaz ari izana da. Gaztetxoen formakuntzak ere egin ditu, eta hain zuzen, horrela ezagutu zuen Jokin Irungaray.

Elkarrekin lan egiten dute 2006az geroztik ipuinak kondatuz.

Ikusgarri berri hau ere ipuin mundutik abiatzen da antzerkiari lehentasuna emanez. Horretarako Txomin Heguy maisuaren laguntza ukan dute. Erran daiteke beraz obra hau antzerki bat dela, partikulazki jende helduek preziatuko dutena. Badu bizitasun eta pindar. Goxotasun eta grazia.

Euskal Herriko istorioek, baita Afrikarrak edo Asiakoak publikoa bidaia intimo baten egitera eramanen dute.

7 urtetatik goiti. Sarrera Dohainik

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestDigg thisPrint this pageEmail this to someone

Leave a Comment

17 − un =