“La vie d’hier… à aujourd’hui” : erakusketa

Amikuzeko Uztamediatekak erakusketa bat antolatzen du azaroaren 6tik 28rat.

Erakusketa hori Nafarroako EPHADak eskainia da. « La vie d’hier à aujourd’hui » deitzen da, eta lehengo biziari buruz da. Margazki, argazki, tresna ainitz eta abar… erakutsiak dira mediatekan.

Zazpi EPHADeko egoitzek parte hartu dute erakusketa honetan. Toki bakoitzak gai bat hautatu du : sukaldea, eskola, kirola… Gero, egoitzek gaia horri buruz lehengo biziko argazkiak edo gauzak atxeman dituzte. Bainan argarzki batzuk gaur hartuak dira. Orduan erakusketa horrek, iragan eta oraingo eguneroko bizitziaren arteko aldaketak aurkezten ditu.

Erakusketa ikus dezakezue mediateka idekia delarik. Sartzea kitorik da.

Erakusketaren karietara, Gaby Etchebarne etorriko da mediatekara, larunbatean azaroaren 14an, 10:30etan, bere DVD berria aurkezteko, bere gaztaroaz mintzatzeko eta irakurleak topatzeko. 

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestDigg thisPrint this pageEmail this to someone

Leave a Comment

1 × five =