Euskara Amikuzeko mediatekan

affichesokaSoka erakusketaren karietara, mediatekak 900 euskarazko liburu eta 200 euskal musika KD badituela oroitarazten dauzugu.

Euskal Herriari buruzko fondoan aurkitzeaz gain, euskarazko liburuak erdarazkoekin batera sailkatuak dira (heldu eta haurrendako eleberriak, dokumentalak eta gazte albumak) ezberdintzeko kolorezko eranskin batekin. Herria astekaria eta Hau aldizkari kolaboratiboa ere eskuragarri dira eta euskarzko liburu kutxa bat eskoleen eskura da. Bestalde liburuzainetarik bat euskara ikasten ari da, zoin ote ?

Euskarazko fondo hau Bilketa atarian agertzen da (Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuak).

Oroitarazten dauzugu ere, Zabalik elkarteari esker, Manex Erdozaintzi-Etxarten liburutegia idekia zauzula ostirale arratsaldetan eta hilabeteko lehen ebiakoitzetan Liburuak elkarteak solasaldi bat antolatzen duela euskaldun eta ikasleendako, 10:00etatik goiti (solasgaiak : hedabideak, asteko berriak, edozein gauza, bakotxaren arabera)

Xehetasun gehiagorentzat katalogoa kontsulta ezazu edo gurekin mintza !

Bitartean, erakusketa osa dezakeen dokumentu zerrena atxeman dezakezu hemen

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestDigg thisPrint this pageEmail this to someone

Leave a Comment

seven + 18 =