Euskararen urtaroa : Itxaro Bordarekin topaketa

itxaroEuskaraz irakurri Donapaleuko mediatekan
Donapaleuko mediatekan euskarazko liburuak agerianago emanan dira urriaren 22tik azaro hastapenera. Han dira jadanik, apaletan gaindi gaika emanak frantsesezkoen ber moldean.
Euskararen urtarokari, mahainen gainean eta apal puntetan emanak izanen dira irakurleak gomitatzeko horien hartzera.

Itxaro Bordarekin solasean eta bertsuka
Urriaren 29an, ibiakoitz goizeko 10ak 30etan, literatura eta bertsuek bilduko gaituzte Donapaleuko mediatekan.  Alde batetik Itxaro Borda Amaia Ezpeldoi bere heroinaren abenturetaz ariko zaigu, eta bestetik Amikuzeko bertsu eskukulako bertsulari gazteek parte hartuko dute elgarretaratzean, beren ikuspegia bertsutan ekarriz prefosta.
Manex liburutegia eta mediatekako euskarazko liburuen aurkezpen gidatu bat eginen da karia hortara, Beatrice Fougy eta Josianne Eiheramunok gidaturik.
Mediatekak eta Manex Liburutegiak (Zabalik elkartea) antolatzen duten goizaldi hau, baso baten ingurian bururatuko dugu lasai-lasaia. Hurbil zaitezte nunbre handian !

Urriaren 29an, 10:30etan – kitorik

Eukararen urtaroa egitarau osoa

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestDigg thisPrint this pageEmail this to someone

Leave a Comment

1 × 4 =