Marra batek beste bat gorde dezake : marrazki erakusketa

Bi dira, eta 4 eskuekin marrazkiak egiten dituzte. Paisai gautar eta onirikoak, marra tippiekin papera xuriaren gainean. Haien xedea, arkatz markatzaile ultra-zorrotzen bidez gaua esploratzea da : marrazki erakusketa hori ez huts egin ! Erakusketa horiekin batera, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin egin lan kolektibo bat. Ondotik, André Bérot Espiuteko artista-egoiliarraren marrazkien erakusketa.

  • “Marra batek beste bat gorde dezake”,  apirilaren 4tik maiatzaren 4rat : 4 eskurekin egin marrazkiak Belem Julien eta Mathieu Schmittek eginik (izengoitiz “Les Petits Traits”). Erakusketak kolektiboki egin 4 lan barne hartzen ditu, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin eginak.
  • Sorkuntza kolektiboko tailerra : apirilaren 20an, ostiralean (16:00etatik 18:00etarat) : denentzat (8 urtetik goiti), familiarekin egiteko !
  • Topaketa lasaia artisteekin, apirilaren 20an ostiralean (18:00etan)
  • Arte gordinaz mintzaldia, apirilaren 21ean larunbatean : Jean-Yves Roques-ek eginik (L’enfance de l’art elkartea, Baiona)
  • “Esku ainitzekin” maitzaren 9tik-12rat : Petits-Traits-ekoen eta Brigitte Caroff-ek (Espiuteko Elbarrituen etxea) animaturiko sorkuntza tailerraren kideak diren Michel Lemardeley, Rémi Pucheu, Jean Germain Peyroutet, Roger Etcheberry eta André Bérot-ek egin lan kolektiboaren erakusketa.
  • “Originala !”, maitzaren 9tik-31rat : André Bérot-en marrazkien erakusketa (margo arkatzak, tinta eta bolaluma)

Marra Ttippiak2010etik Belem Julien eta Mathieu Schmittek 4 eskuekin burutu praktika grafiko bat da. “Cadavre exquis”-en printzipioaren idurikoa da : batak besteari marrazkia helarzten dako biak marrazkia bukatua dela ados jarri arte.

Apirilaren 4tik – Maiatzaren 4rat

Mintzaldia eta tailerra urririk dira

Hobe da izen emaitea tailerrarentzat

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Leave a Comment

7 + 11 =