“Manez eta kobreak” : topaketa musikala

Irailaren 28an, ostiralean, Manez-ek bere bakarkako lehen diska aurkeztuko dauzue, akustiko zati batzuk akustikoan kantatuz.

« Manez », Thierry Biscary-ren taulagaineko izena da (1976an sortu zen, Anhauzen, Baxe Nafarroan). Talde ainitzetan kantatu eta gero (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan…), kantu pertsonalez osatu bilduma aurkezten dauku, “Manez eta kobreak” diskoan 5 kobrek laguntzen dutelarik.

Adiskideetaz, familiaz, auzoetaz, biziaz eta kondatu edo utzi dizkioten bizitza pasarteetaz hitz egiten du. Poeta eta bertsolari batzuer istori horien idaztea galdegin die: Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Bordak lagundu dute. Musikak tradizioa, aire berrien freskotasuna eta lagunartean kantatzen ditugun kantuen bizitasuna uztartzen ditu.

Urririk | 18:00etan

Leave a Comment

16 − two =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.