Mediateken arteko joko txapelketa

2018ko sartzea ludikoa izanen da Euskal Hirigune Elkargoaren mediateketan! Laludikavern-ek antolaturik joko txapelketa handi bat proposatua zauzue, « buruhauste » jokoekin: logika eta zuen burmuinak erabili beharko dituzue! Amikuze, Iholdi Oztibarre eta Garazi Baigorriko jolakariak elkarren aurka ariko dira. Irabaziko duen Mediatekak NMBR9 jokoa eramanen du (pixka bat Tetris bezalako buruhaustea da). Desafioa altxatuko duzue?

Txapelketa hiru hitzordutan iraganen da, asteazkenetan 15:00etatik 17:00etarat: lehena irailaren 26an Amikuzeko mediatekan, bigarrena urriaren 24an Garazi Baigorriko mediatekan eta azkena azaroaren 28an Irisarriko mediatekan. Laludikavern-eko animatzaileak dena aurkeztuko dauzue, eta jostaraziko zaituzte.

Jokozale, jolakari edo soilik kuriosa… zatozte, beste jokalariak topatzeko eta haiekin indarrak neurtzeko. Bere jokotegia aberasteko edo sortzeko zure gainean kontatzen du mediatekak!

Lehiaketa urririk, denentzat. Hobe da izena emaitea (zure mediatekan).

Xehetasunak, izen emaiteak:

Amikuzeko Mediateka, Elizako plaza 64120 Donapaleu – 05 59 65 28 72 

 Garazi Baigorriko Mediateka, Geltokiko karrika 64 220 Donibane Garazi – 05 59 37 34 76 www.mediateka.fr 

 Irisarriko mediateka, Ospitalea 64780 Irisarri – 05.59.37.97.20

 

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Leave a Comment

thirteen − 4 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.