EUSKARAREN URTAROA : kolektiboko idazketa jokoa

Irakurle eta menturaz idazle zira ? Amikuzeko, Donibane Garaziko eta Irisarriko mediatekek, Euskararen Urtaroaren kari, idazketa joko bat proposatzen dizute.

Surrealistek asmatu zuten « cadavre exquis » jokoan oinarrituz, pertsona ainitzek esaldi bat osatu behar dute, aitzinekoak zer idatzi duen jakin gabe.

Beraz kahier handiak ezarriak izanen dira hiru mediateketan, Donapaulen, Donibane Garazin eta Irisarrin, zuen hitz eder, arin, zorrotz, bitxien errezibitzeko. Aitzinekoaren hitzak irakur, orria itzul, eta zuenak idatzi, ondokoarendako…

Hiru kahieretan, lehen esaldi bera, zuetako lehenak baizik ikusiko ez duena ! Bainan gero, hiru kahier, beraz menturaz hiru bide…

Hauen emaitza azaroaren 21an aurketua izanen da Irisarriko mediatekan, 19:00tan. Gurekin izanen dira, testu hauekin jostatzeko, Asisko eta Laure Gomez marrazkilariak eta MAindi Murua eta Maddalen Arzallus bertsolariak.

Beraz zatozte mediatekara, justu hitz baten uzteko baldin bada ere, eta ondotik Irisarrira, ikusteko eta entzuteko zuen hitzak nola bukatu duen.

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Leave a Comment

5 × two =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.