Urririkakotasunako gunea mediatekan

Heldu den azaroaren 20tik 30era, Europako Hondakinen Murrizketaren aldeko Astea. Hondakinen ekoizpenaren gutitzearen beharrari, gutariko bakotxaren sentikortzea eta egunerokotasunean eragiteko giltza batzuen emaitea da helburua. Izan dadin etxean, bulegoan, ikastetxean, erosketak egiterakoan edo zergatik ez xitxuketa aritzerakoan, aukerak ez dira eskas.

Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuko bereizketa aholkulariek, lekuko saltegi eta elkarteekin epe laburreko urririkakotasun guneak antolatuko dituzte.

Oraindik erabilgarriak diren objektu batzuk bota ordez, emaitea edo/eta dohainik hartzea ahalbidetzen dute leku haiek.

Donapaleuko mediatekan, azaroaren 21tik 30ra, baliatzen ez dituzuen gauza ttipiak ekartzen ahalko dituzue, egoera onean diren pundutik. Eta kasualitatez, interesatzen zaituzten zerbait atxemaiten baduzue berreskuratzen ahalko duzue zuen etxean biziarazteko nahi bezain luzaz !

Beraz ez duda eta ausartu !…. jestu ttipienak ere eragina du hondakinen murrizketa orokorrean ! EMAN EZAZUE estatu onean dagoena eta gehiago erabiltzen ez duzuena. Nahi duzuena HAR EZAZUE ezer uzten ez baduzue ere.

Bestalde, Amikuzeko mediatekak tailerra antolatzen du azaroaren asteazkenean 28an : apainketa ttipia egin ezazu, birziklapenekin ! Kittorik da.

Leave a Comment

9 + eleven =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.