Euskararen Urtaroa : Pirinio behereak Lehen munduko gerlan

Euskararen Urtaroa : Pirinio behereak Lehen munduko gerlan

Date / Heure
07/11/2018 - 17/11/2018
Toute la journée


Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat.

Erakusketa departamenduko artxiboek eginik da. Ainitz artxiboetan zehar, Baxe Pirinoak lehen gerlaren denboran aurkeztuak dira, karteletan. “Departamenduak 425000 biztanle zituen 1911. urtean. 45000 gizon eraman zituzten erregimendu aktiboetara eta beste hamarnaka mila erreserbara edo lurralde armadara. Orotara, ia 10000 Euskaldun eta Bearnoar hil zituen gerlak eta ia 50000 zauritu ! Basakeria nagusitu zen gerlako lau urte horietan eta jendeen gogoetan trauma sakona utzi zuen.

Bestalde, Jean-Pierre Lafaurie eta Bruno Gorre Amikuzeko soldadueri buruz bilaketak egin distutze, Amikuze Généalogie Elkarteako laguntzarekin. Norberaren gauza pertsonala, guttuna, argazki, gerlako gauza,… ainitz erakusiko dituzte.

Solasaldi bat gertatuko da ingurune hortan, Maider Bedaxagarek eginik : bere ikerketak abiatu zituen 2014ean : 4 soldado presoren bizia ikertu zuen Berlineko Etnologia museoan, eta orien artean entzunezko artxiboak, euskaraz : 1915ko kantuak, artxiba horien istorioa eta bideo dokumental bat soldadoen semeetaz.

Erakusketa azaroaren 7tik-17arte da.

Maideren solasaldia : azaroaren 17an, 10:30tan.

Sartzea kittorik da.


A noter également :

Categories:

Comments are closed.