Erakusketa

Joan den azaroan Euskal Elkargoak antolatu zuen Euskararen Urtaroaren kari, bertso / marrazki gaualdi bat antolatua izan zen Irisarriko Ospitalea zentroan. Mauletik Hendaiara, hainbat mediateketan hasi zen joko idazketaren emaitza bertso eta marrazkitan erakutsia izan zen. « Cadavre exquis » molde surrealistaren arabera idatziak izan diren testuetan oinarrituz, marrazkilariek margolan handi bat asmatu dute, bertsularien laguntzarekin, ikusleen aitzinean.

Artelan hau lurraldean zehar ibiliko da eta Amikuzen izanen da 2020 urtarrilaren 10tik otsailaren 10a arte, 2018an egina izan zen obrarekin betan. Bi obra hauek (kartoi gaineko marrazkiak) mediateketako testuen ondoan erakutsiak izanen dira. 2018an marrazkilariak Asisko Urmeneta eta Laure Gomez ziren, eta 2019an Asisko Urmeneta eta Dom (Dominique Campistron).

Leave a Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.