Drive liburutegia

Dokumentu prestatze zerbitzu ahal bezain segurtatu bat proposatzeko gisan, mediatekak kontakturik gabeko sistema bat plantan ezarri du.Maiatzearen 19tik goiti, asteartea, dokumentuak telefonoz erreserbatzen ahalko dituzu (05 59 65 28 72), e-mezuz (mediatheque.amikuze@communaute-paysbasque.fr) edo linean den katalogoan zure irakurle kontutik. Kasu, mediatekan diren dokumentuak baizik ez dira erreserbatzen ahalko (egiazta ezazun, dokumentua ez dela « prestuz » edo « prestatua » gisa agertzen). Beharrez, zure esku egonen gira zure hautuan laguntzeko, edo aukera baten egiteko. Katalogoak gaikako zerrendak eskaintzen dizkizu eta estaieretan zer den ikusiko duzu dokumentu baten fitxa behatzean. Hitzordu bat telefonoz finkatuko dugu zurekin, erreserbatu zenituenak berreskuratzeko. Ordutegiak finkoak izan baitira, hauen errespetatzea … Continuer à lire →