Zabalik elkartearekin topaketa

Bi urtez xerbitxua gelditurik, Manex Liburutegia berriz itzultzen da DONAPALEUko Mediatekara. 300 libururen lagin bat jadanik ezarriak dira, irakurleek hartzeko gisan.Martxoaren 31ean, goizeko 10etan, hauen aurkezpen publikoa egina izanen da, nolako fondoa den, eta zein diren ZABALIK elkartearen xedeak arlo horretan. Testu irakurketa batzu partekatzen ahalko ditugu. Usaian bezala, aperitifa partekatuko dugu goizaldia bururatzeko.

Topaketa eta sinadura

Ilustrazailea Clémence Itssagarekin Bordalen grafismo ikerketak egin eta gero, Clémence Itssagak ilustratzailea bilakatzen zuen. Bere lehen liburuak plazaturak izan ziren 2009an. Geroztik, lan egin du Bayard, Auzou, Hatier eta Magnard argitaletxeenztat. Tokiko argitalextea Ikasentzat marrazten du, eta gazte Matahami argitalexterentzat ere. Argitalexe horiek proposatzen ditu elebidunez liburuak, frantsesez eta euskaraz. Aldo, bakar bakarrik/tout seul, Gwénola Morizurek idatzik, haurrentzat 3urtetik goiti liburua da. Limoi ttipiaren gertaerak kontatzen ditu : Aldoren amaren urtebetetzea da, eta Limoi ttipiak  bixkotxa bat atontzeko erabakitzen du… bakarrik! Clémencek bere liburua sinatuko du abenduaren 15an, 10:30tan. Continuer à lire →

Olentzero

Zer gordetzen du bere aurpegi zikinaren azpian ? Abenduan, zatozte argi eta berotasun berezartzen dituen ikazkinaren istorioa (ber)aurkitzera. Erakusketa (elebidunez) EKEkeginik. Hori karietara, atxemaiten duzue eguberriko liburu hauta zabala. Sartzea librea. Continuer à lire →

Mintzaldia

Euskararen urtaroaren karietara eta Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Solasaldi bat gertatuko da, Maider Bedaxagarek eginik : bere ikerketak abiatu zituen 2014ean : 4 soldado presoren bizia ikertu zuen Berlineko Etnologia museoan, eta orien artean entzunezko artxiboak, euskaraz : 1915ko kantuak, artxiba horien istorioa eta bideo dokumental bat soldadoen semeetaz. Erakusketa azaroaren 7tik-17arte da. Maideren solasaldia : azaroaren 17an, 10:30tan. Sartzea kittorik da. Continuer à lire →

Urririkakotasunako gunea mediatekan

Heldu den azaroaren 20tik 30era, Europako Hondakinen Murrizketaren aldeko Astea. Hondakinen ekoizpenaren gutitzearen beharrari, gutariko bakotxaren sentikortzea eta egunerokotasunean eragiteko giltza batzuen emaitea da helburua. Izan dadin etxean, bulegoan, ikastetxean, erosketak egiterakoan edo zergatik ez xitxuketa aritzerakoan, aukerak ez dira eskas. Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuko bereizketa aholkulariek, lekuko saltegi eta elkarteekin epe laburreko urririkakotasun guneak antolatuko dituzte. Oraindik erabilgarriak diren objektu batzuk bota ordez, emaitea edo/eta dohainik hartzea ahalbidetzen dute leku haiek. Donapaleuko mediatekan, azaroaren 21tik 30ra, baliatzen ez dituzuen gauza ttipiak ekartzen ahalko dituzue, egoera onean diren pundutik. Eta kasualitatez, interesatzen zaituzten zerbait atxemaiten baduzue berreskuratzen ahalko duzue zuen etxean … Continuer à lire → Continuer à lire →