MERKEALDIA

Irailaren 5etik 15erat, merkealdia izanen da mediatekan ! Apaletarik kenduak diren liburuak salgai izanen dira ! Eleberriak, gazteen liburuak, komikiak… hautu zabala izanen da. Liburu bakoitza euro batean salduko da. Partikularreri zuzendua | Mediateka idekitze tenoreetan Continuer à lire →

EZOHIKO ITSIERA

Martxoaren 12tik 31rat, mediateka hetsia izanen da, obrak izanen direlako. Epe hortan, zure dokumentalak atxiki behar dituzu. Kanpoko kutxa ere hetsia izanen baita. Ez da deialdi gutunik izanen. Berriz ikusiko dugu elkar apirilaren 4ean, mediateka polit-polit batean ! Milesker ! Continuer à lire →

Uda mediatekan

Uda huntan, mediateka usaian bezala idekia izanen da, salbu agorrilaren16an asteazkenean (hetsia egun osoan). Zure esku : liburuak, haurrendako liburuak, dokumentalak, komikiak, aldizkariak, filmak, Kdak, internet konexioa eta jokoak autozerbitzuan (bertan), ahantzi gabe gure « ezusteko paketak » ! Gainera, klim’ badugu… Zatoz ! Continuer à lire →

Jo, kako, jo ! Ikusgarria

Biribil-en ondotik, Josiane Aguerre-Valencia eta Philippe Albor-ek “Jo kako jo !” ikusgarria aurkezten dute, “Jo kako jo !” liburu Kdan oinarritua. Hitz, soinu, jestu… Ttikia, ez hain pottoloa, Kako deitzen da… Karakoila da ! Bere begiak irekitzen ditu eta babesten duen bere kuskotik begiratzen du. Kanpoan, soinua nondik heldu den behatzeko gutizia. Habi goxoaren uzte ez da simple! Une poetiko baten karietara, haurra bere emozioekin jostatzen da eta apainketa garaikide batean aurkitzen ditu dantza, kantuak eta instrumentu bereziak. Objektuetan oinarritutako antzerkian zehar, Kakoren lagun berriak agertuko dira. Urtarrilaren 21an – 11:00etan 9 hilabetetatik 6 urte artio  – kitorik –  hobe da izena … Continuer à lire → Continuer à lire →

Euskararen urtaroa : Itxaro Bordarekin topaketa

Euskaraz irakurri Donapaleuko mediatekan Donapaleuko mediatekan euskarazko liburuak agerianago emanan dira urriaren 22tik azaro hastapenera. Han dira jadanik, apaletan gaindi gaika emanak frantsesezkoen ber moldean. Euskararen urtarokari, mahainen gainean eta apal puntetan emanak izanen dira irakurleak gomitatzeko horien hartzera. Itxaro Bordarekin solasean eta bertsuka Urriaren 29an, ibiakoitz goizeko 10ak 30etan, literatura eta bertsuek bilduko gaituzte Donapaleuko mediatekan.  Alde batetik Itxaro Borda Amaia Ezpeldoi bere heroinaren abenturetaz ariko zaigu, eta bestetik Amikuzeko bertsu eskukulako bertsulari gazteek parte hartuko dute elgarretaratzean, beren ikuspegia bertsutan ekarriz prefosta. Manex liburutegia eta mediatekako euskarazko liburuen aurkezpen gidatu bat eginen da karia hortara, Beatrice Fougy eta … Continuer à lire → Continuer à lire →

Euskara Amikuzeko mediatekan

Soka erakusketaren karietara, mediatekak 900 euskarazko liburu eta 200 euskal musika KD badituela oroitarazten dauzugu. Euskal Herriari buruzko fondoan aurkitzeaz gain, euskarazko liburuak erdarazkoekin batera sailkatuak dira (heldu eta haurrendako eleberriak, dokumentalak eta gazte albumak) ezberdintzeko kolorezko eranskin batekin. Herria astekaria eta Hau aldizkari kolaboratiboa ere eskuragarri dira eta euskarzko liburu kutxa bat eskoleen eskura da. Bestalde liburuzainetarik bat euskara ikasten ari da, zoin ote ? Euskarazko fondo hau Bilketa atarian agertzen da (Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuak). Oroitarazten dauzugu ere, Zabalik elkarteari esker, Manex Erdozaintzi-Etxarten liburutegia idekia zauzula ostirale arratsaldetan … Continuer à lire → Continuer à lire →

Soka : Euskal dantzaren urratsetan

Maiaratzen 13tik, ekainaren 11rat, Herri Elkargoak aurkitzen du Amikuzeko Mediakekan “Soka : euskal dantzaren urratsetan” erakusketa. Soka, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere. Lau hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak. Sartzea urririk – Erakusketa mediateka idekia delarik ikus dezakezue Bestalde, Amikuzeko musikaren eskola eta tokiko elkarteek hitzordu batsuk … Continuer à lire → Continuer à lire →

EUSKAL MITOLOGIA OHIZKO BIDEETATIK KANPO

Urtarrilaren 20etik otsailaren 6era *erakusketa : «Euskal mitologia ikuspegi berri batetik» (Lauburu elkartea)   *mintzaldia : “Euskal mitologian ibilbide librea” Claude Labatekin – Urtarrilaren 23ean, ebiakoitzez, 10:30etan *antzerkia : «L’élixir des Frères Grooms » Tokia théâtre antzerki taldearen karrika ikusgarri irringarria – Urtarrilaren 30ean, ebiakoitzez, 11:00 etan = Sartzea dohainik =   Continuer à lire →