Olentzero

Zer gordetzen du bere aurpegi zikinaren azpian ? Abenduan, zatozte argi eta berotasun berezartzen dituen ikazkinaren istorioa (ber)aurkitzera. Erakusketa (elebidunez) EKEkeginik. Hori karietara, atxemaiten duzue eguberriko liburu hauta zabala. Sartzea librea. Continuer à lire →

Mintzaldia

Euskararen urtaroaren karietara eta Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Solasaldi bat gertatuko da, Maider Bedaxagarek eginik : bere ikerketak abiatu zituen 2014ean : 4 soldado presoren bizia ikertu zuen Berlineko Etnologia museoan, eta orien artean entzunezko artxiboak, euskaraz : 1915ko kantuak, artxiba horien istorioa eta bideo dokumental bat soldadoen semeetaz. Erakusketa azaroaren 7tik-17arte da. Maideren solasaldia : azaroaren 17an, 10:30tan. Sartzea kittorik da. Continuer à lire →

EUSKARAREN URTAROA : Pirinio behereak Lehen munduko gerlan

Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Erakusketa departamenduko artxiboek eginik da. Ainitz artxiboetan zehar, Baxe Pirinoak lehen gerlaren denboran aurkeztuak dira, karteletan. “Departamenduak 425000 biztanle zituen 1911. urtean. 45000 gizon eraman zituzten erregimendu aktiboetara eta beste hamarnaka mila erreserbara edo lurralde armadara. Orotara, ia 10000 Euskaldun eta Bearnoar hil zituen gerlak eta ia 50000 zauritu ! Basakeria nagusitu zen gerlako lau urte horietan eta jendeen gogoetan trauma sakona utzi zuen.“ Bestalde, Jean-Pierre Lafaurie eta Bruno Gorre Amikuzeko soldadueri buruz bilaketak egin distutze, Amikuze Généalogie Elkarteako laguntzarekin. Norberaren gauza pertsonala, guttuna, argazki, gerlako gauza,… ainitz erakusiko dituzte. … Continuer à lire → Continuer à lire →

Argazkien erakusketa

Amikuzeko mediatekan, ekainaren 6tik 29rat, Begirada argazki taldeak erakusiko du « Karrikan ». Denbora berean argazki desberdinak Donapaleuko karriketan, dendetan, ostatuetan, agertuko dira, argazkilari desberdinek eta Amikuze Kolegioko ikasleek (laugarrenak) ere eginik. « Karrikan » gai hori buruz, Begirada kide bakotxak 4 argazki hautatu ditu, ibilaldi bat herrian proposatzeko. Bestalde, Zagrebkoa argazkilari Olga Karlovac gomitatzen du Begirada taldeak. Begiradaren argazkien artean, horrek erakusteko du « Negua aintzin », karrikako argazkiak belzez eta xuriez.  Estresnaldi ibiltari musikatua ekainaren 8an, 18:00etatik goiti, mediatekatik Hotel de la Paix-rat.Sartzea urririk  (klik ezazkizu irudietan argazkiak handitzeko)   Continuer à lire →

Marra batek beste bat gorde dezake : marrazki erakusketa

Bi dira, eta 4 eskuekin marrazkiak egiten dituzte. Paisai gautar eta onirikoak, marra tippiekin papera xuriaren gainean. Haien xedea, arkatz markatzaile ultra-zorrotzen bidez gaua esploratzea da : marrazki erakusketa hori ez huts egin ! Erakusketa horiekin batera, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin egin lan kolektibo bat. Ondotik, André Bérot Espiuteko artista-egoiliarraren marrazkien erakusketa. “Marra batek beste bat gorde dezake”,  apirilaren 4tik maiatzaren 4rat : 4 eskurekin egin marrazkiak Belem Julien eta Mathieu Schmittek eginik (izengoitiz “Les Petits Traits”). Erakusketak kolektiboki egin 4 lan barne hartzen ditu, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin eginak. Sorkuntza kolektiboko tailerra : apirilaren 20an, ostiralean (16:00etatik … Continuer à lire → Continuer à lire →

Donapaleu lehen eta orain

Yannick Bourcier argazkilariak atsoko eta egungo Donapaleuko argazkiekin muntaketa bat egin du. Zatozte Donapaleu deskubritzera 5 argazkien bidez. Ikusiko duzue zer kanbiatu den… edo ez… Urtarrilaren 3tik 20rat (mediateka idekia delarik) Yannick Bourcier Begirada (Donapaleuko argazki elkartea) kide da. Argazkilariaren webgunea Urtarrilaren 3tik 20rat – urririk Continuer à lire →

Laure Gomezekin topaketa eta izenpetzea

Topaketa eta izenpetzea Laure Gomezekin, bere azken albumaz “erran-merrana”, Elkar argitaletxean. Gainera 16 jatorrizko marazkiak erakusketa bat. 10:00etan : topaketa (euskaraz) 10:30tan : izenpetzea 11:00etan : haurrentzat marrazki tailerra (hobe da izena emaitea) Urririk, abenduaren 16an larunbatean, 10:00etan   Herrian, goizean, berriak dabiltza airean. Gorka eta Mikel, munduko lagunik onenak, hizkatu omen dira! Erran-merrana badabil, etxez etxe, dendaz denda: denak kezkatzen dira, bakoitza bere gisara. Zuzen ala oker… usteak ustel?     Continuer à lire →

Argazki erakusketa

Begirada eta Hatza elkarteek antolaturik « L’été photographique à Saint Palais » -ren karietara, Begirada taldeak « Zuhaitz» erakusketa aurkezten du Amikuzeko mediatekan. Naturaren edertasunari omenaldia, poetiko erakusketa bat da. Erakusketa-hasierako abegia ekainaren 9an 6:00etan gertatuko da, Mediatekatik Hôtel de la Paix ostaturat. Ekainaren 3tik-24rat  |  Kitorik  |  Denentzat Argazkia Elisabeth Miremont Continuer à lire →