Argazkien erakusketa

Amikuzeko mediatekan, ekainaren 6tik 29rat, Begirada argazki taldeak erakusiko du « Karrikan ». Denbora berean argazki desberdinak Donapaleuko karriketan, dendetan, ostatuetan, agertuko dira, argazkilari desberdinek eta Amikuze Kolegioko ikasleek (laugarrenak) ere eginik. « Karrikan » gai hori buruz, Begirada kide bakotxak 4 argazki hautatu ditu, ibilaldi bat herrian proposatzeko. Bestalde, Zagrebkoa argazkilari Olga Karlovac gomitatzen du Begirada taldeak. Begiradaren argazkien artean, horrek erakusteko du « Negua aintzin », karrikako argazkiak belzez eta xuriez.  Estresnaldi ibiltari musikatua ekainaren 8an, 18:00etatik goiti, mediatekatik Hotel de la Paix-rat.Sartzea urririk  (klik ezazkizu irudietan argazkiak handitzeko)   Continuer à lire →

Donapaleu lehen eta orain

Yannick Bourcier argazkilariak atsoko eta egungo Donapaleuko argazkiekin muntaketa bat egin du. Zatozte Donapaleu deskubritzera 5 argazkien bidez. Ikusiko duzue zer kanbiatu den… edo ez… Urtarrilaren 3tik 20rat (mediateka idekia delarik) Yannick Bourcier Begirada (Donapaleuko argazki elkartea) kide da. Argazkilariaren webgunea Urtarrilaren 3tik 20rat – urririk Continuer à lire →