« Manez eta kobreak » : Topaketa musikala

Date/heure
28/09/2018
18 h 00 min - 19 h 00 min

Catégories Pas de Catégories


Irailaren 28an, ostiralean, Manez-ek bere bakarkako lehen diska aurkeztuko dauzue, akustiko zati batzuk akustikoan kantatuz.

« Manez », Thierry Biscary-ren taulagaineko izena da (1976an sortu zen, Anhauzen, Baxe Nafarroan). Talde ainitzetan kantatu eta gero (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan…), kantu pertsonalez osatu bilduma aurkezten dauku, « Manez eta kobreak », diskoan 5 kobrek laguntzen dutelarik.

Adiskideetaz, familiaz, auzoetaz, biziaz eta kondatu edo utzi dizkioten bizitza pasarteetaz hitz egiten du. Poeta eta bertsolari batzuer istori horien idaztea galdegin die: Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Bordak lagundu dute. Musikak tradizioa, aire berrien freskotasuna eta lagunartean kantatzen ditugun kantuen bizitasuna uztartzen ditu.

Urririk | 18:00

Catégories :

Les commentaires sont clos.