Soka : Euskal dantzaren urratsetan

affichesokaMaiaratzen 13tik, ekainaren 11rat, Herri Elkargoak aurkitzen du Amikuzeko Mediakekan “Soka : euskal dantzaren urratsetan” erakusketa. Soka, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.

Lau hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.

Sartzea urririk – Erakusketa mediateka idekia delarik ikus dezakezue

Bestalde, Amikuzeko musikaren eskola eta tokiko elkarteek hitzordu batsuk proposatzen dauzkizuete :

Maiatzaren 13an, ostiralez, 19:00etan : erakusketa-hasierako harrera, Burgaintzi eta Bithindarrak taldeekin, mediatekaren aintzinean.

Maiatzaren 14ean, larunbatez, 20:30tan : “Zure Osagarriari” dantza ikusgarria, Burgaintzi txaranga eta Leinuak (Hiriburu) emanik   – Saint Louis gelan  – Sartzea : 5 euro helduentzat, urririk haurrentzat 12 urte artio.

Maiatzaren 27an, ostiralez, 20:30tan : dantzaren historioaz konferentzia, Roger Goyeneche koreografoak emanik, Herri Elkargoko bilkura gelan (Auzetegia Karrikan). Urririk. Frantsesez

Ekainaren 7an, asteartez, 20:00etanEt bien dansez maintenant” Amikuzeko musika eskolako ikasleek emanik.

Ostegun guziz, 20:45tik 22:00rat, Foirail plazan, Amikuze Dantzan elkarteek haiekin dantzatzerat gomitatzen zaituzte. Urririk.

Mediatekako katalogoan, dantzari buruzko dokumentu zerrenda bat begiratzen ahalko duzue ere.

 

 

 

 

 

 

 

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Partagez...
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestPrint this page

Leave a Comment

18 − 11 =