Har/eman ezazue ! Urrirrikakotasun gune bat Amikuzeko mediatekan

Heldu den azaroaren 18tik 26era, Europako Hondakinen Murrizketaren aldeko Astea. Hondakinen ekoizpenaren gutitzearen beharrari, gutariko bakotxaren sentikortzea eta egunerokotasunean eragiteko giltza batzuen emaitea da helburua. Izan dadin etxean, bulegoan, ikastetxean, erosketak egiterakoan edo zergatik ez xitxuketa aritzerakoan, aukerak ez dira eskas.

Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuko bereizketa aholkulariek, lekuko saltegi eta elkarteekin epe laburreko urririkakotasun guneak antolatuko dituzte.

Oraindik erabilgarriak diren objektu batzuk bota ordez, emaitea edo/eta dohainik hartzea ahalbidetzen dute leku haiek.

Donapaleuko mediatekan, azaroaren 22tik 25ra, baliatzen ez dituzuen gauza ttipiak ekartzen ahalko dituzue, egoera onean diren pundutik. Eta kasualitatez, interesatzen zaituzten zerbait atxemaiten baduzue berreskuratzen ahalko duzue zuen etxean biziarazteko nahi bezain luzaz !

Beraz ez duda eta ausartu !…. jestu ttipienak ere eragina du hondakinen murrizketa orokorrean ! EMAN EZAZUE estatu onean dagoena eta gehiago erabiltzen ez duzuena. Nahi duzuena HAR EZAZUE ezer uzten ez baduzue ere.

Bestalde, Amikuzeko mediatekak bi tailerra antolatzen ditu : liburuterapia tailerra, Services à la Plumek eginik « bere inguruan eta bere buru baitan hutsa egin » – azaroaren 18an, 11:00etan eta eguberriko apainketa aldizkari zaharrekin tailerra- azaroaren 22an, 17:00etan 

Urririk – hobe da izen emaitea

 

Partagez...
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestPrint this page

Leave a Comment

two × three =