Argazkien erakusketa

Amikuzeko mediatekan, ekainaren 6tik 29rat, Begirada argazki taldeak erakusiko du « Karrikan ». Denbora berean argazki desberdinak Donapaleuko karriketan, dendetan, ostatuetan, agertuko dira, argazkilari desberdinek eta Amikuze Kolegioko ikasleek (laugarrenak) ere eginik.

« Karrikan » gai hori buruz, Begirada kide bakotxak 4 argazki hautatu ditu, ibilaldi bat herrian proposatzeko. Bestalde, Zagrebkoa argazkilari Olga Karlovac gomitatzen du Begirada taldeak. Begiradaren argazkien artean, horrek erakusteko du « Negua aintzin », karrikako argazkiak belzez eta xuriez. 

Estresnaldi ibiltari musikatua ekainaren 8an, 18:00etatik goiti, mediatekatik Hotel de la Paix-rat.Sartzea urririk 

(klik ezazkizu irudietan argazkiak handitzeko)

 

Ces articles pourraient aussi vous intéresser

Leave a Comment

16 + five =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.