Drive liburutegia

Dokumentu prestatze zerbitzu ahal bezain segurtatu bat proposatzeko gisan, mediatekak kontakturik gabeko sistema bat plantan ezarri du.
Maiatzearen 19tik goiti, asteartea, dokumentuak telefonoz erreserbatzen ahalko dituzu (05 59 65 28 72), e-mezuz (mediatheque.amikuze@communaute-paysbasque.fr) edo linean den katalogoan zure irakurle kontutik. Kasu, mediatekan diren dokumentuak baizik ez dira erreserbatzen ahalko (egiazta ezazun, dokumentua ez dela « prestuz » edo « prestatua » gisa agertzen).
Beharrez, zure esku egonen gira zure hautuan laguntzeko, edo aukera baten egiteko. Katalogoak gaikako zerrendak eskaintzen dizkizu eta estaieretan zer den ikusiko duzu dokumentu baten fitxa behatzean.


Hitzordu bat telefonoz finkatuko dugu zurekin, erreserbatu zenituenak berreskuratzeko. Ordutegiak finkoak izan baitira, hauen errespetatzea eskertzen zaitugu.
Zure gibelera ekartzeak orgatxo batean pausatuko dituzu, mediatekako sartzean, eta gezi seinale batzuek eramanen zaituzte saihetseko leiho bateraino, prestuz hartzen dituzun dokumentuen eskuratzeko. Eskertzen zaitugu maska bat soinean ezartzea.
Zerbitzu hau aldi batez erabil daiteke astean, gehien batek honen erabiltzeko abantaile ukaiteko gisan.
Loriatuak gira zure berriz ikusteaz (urrunetik izanik ere), eta esku egoten gira edozein galderei ihardesteko.

Categories: !

Leave a Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.