Mintzaldia

Euskararen urtaroaren karietara eta Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Solasaldi bat gertatuko da, Maider Bedaxagarek eginik : bere ikerketak abiatu zituen 2014ean : 4 soldado presoren bizia ikertu zuen Berlineko Etnologia museoan, eta orien artean entzunezko artxiboak, euskaraz : 1915ko kantuak, artxiba horien istorioa eta bideo dokumental bat soldadoen semeetaz. Erakusketa azaroaren 7tik-17arte da. Maideren solasaldia : azaroaren 17an, 10:30tan. Sartzea kittorik da. Continuer à lire →

Urririkakotasunako gunea mediatekan

Heldu den azaroaren 20tik 30era, Europako Hondakinen Murrizketaren aldeko Astea. Hondakinen ekoizpenaren gutitzearen beharrari, gutariko bakotxaren sentikortzea eta egunerokotasunean eragiteko giltza batzuen emaitea da helburua. Izan dadin etxean, bulegoan, ikastetxean, erosketak egiterakoan edo zergatik ez xitxuketa aritzerakoan, aukerak ez dira eskas. Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuko bereizketa aholkulariek, lekuko saltegi eta elkarteekin epe laburreko urririkakotasun guneak antolatuko dituzte. Oraindik erabilgarriak diren objektu batzuk bota ordez, emaitea edo/eta dohainik hartzea ahalbidetzen dute leku haiek. Donapaleuko mediatekan, azaroaren 21tik 30ra, baliatzen ez dituzuen gauza ttipiak ekartzen ahalko dituzue, egoera onean diren pundutik. Eta kasualitatez, interesatzen zaituzten zerbait atxemaiten baduzue berreskuratzen ahalko duzue zuen etxean … Continuer à lire → Continuer à lire →

EUSKARAREN URTAROA : kolektiboko idazketa jokoa

Irakurle eta menturaz idazle zira ? Amikuzeko, Donibane Garaziko eta Irisarriko mediatekek, Euskararen Urtaroaren kari, idazketa joko bat proposatzen dizute. Surrealistek asmatu zuten « cadavre exquis » jokoan oinarrituz, pertsona ainitzek esaldi bat osatu behar dute, aitzinekoak zer idatzi duen jakin gabe. Beraz kahier handiak ezarriak izanen dira hiru mediateketan, Donapaulen, Donibane Garazin eta Irisarrin, zuen hitz eder, arin, zorrotz, bitxien errezibitzeko. Aitzinekoaren hitzak irakur, orria itzul, eta zuenak idatzi, ondokoarendako… Hiru kahieretan, lehen esaldi bera, zuetako lehenak baizik ikusiko ez duena ! Bainan gero, hiru kahier, beraz menturaz hiru bide… Hauen emaitza azaroaren 21an aurketua izanen da Irisarriko mediatekan, 19:00tan. Gurekin izanen dira, testu hauekin jostatzeko, Asisko eta … Continuer à lire → Continuer à lire →

EUSKARAREN URTAROA : Pirinio behereak Lehen munduko gerlan

Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Erakusketa departamenduko artxiboek eginik da. Ainitz artxiboetan zehar, Baxe Pirinoak lehen gerlaren denboran aurkeztuak dira, karteletan. “Departamenduak 425000 biztanle zituen 1911. urtean. 45000 gizon eraman zituzten erregimendu aktiboetara eta beste hamarnaka mila erreserbara edo lurralde armadara. Orotara, ia 10000 Euskaldun eta Bearnoar hil zituen gerlak eta ia 50000 zauritu ! Basakeria nagusitu zen gerlako lau urte horietan eta jendeen gogoetan trauma sakona utzi zuen.“ Bestalde, Jean-Pierre Lafaurie eta Bruno Gorre Amikuzeko soldadueri buruz bilaketak egin distutze, Amikuze Généalogie Elkarteako laguntzarekin. Norberaren gauza pertsonala, guttuna, argazki, gerlako gauza,… ainitz erakusiko dituzte. … Continuer à lire → Continuer à lire →

Idazle topaketa

Allande Etxart etortzen zaigu “Matalaz ez balitz zaldiz agertü” bere liburuaren aurkeztera. Ikerketa andana bat eginik artxiboetan, gertakarien tokietan ibiliz berdin, urritz makilak eskuetan, Allandek bere aurkikuntzekin, nobela itxurako liburu bat ondu du, 3 garaietako pertsonaiak biziaraziz gure lurraldeetan barna. Urriaren 27an larunbatan | 10:00etan Sartze librea | Zabalik elkartearekin antolaturik. Continuer à lire →

“Manez eta kobreak” : topaketa musikala

Irailaren 28an, ostiralean, Manez-ek bere bakarkako lehen diska aurkeztuko dauzue, akustiko zati batzuk akustikoan kantatuz. « Manez », Thierry Biscary-ren taulagaineko izena da (1976an sortu zen, Anhauzen, Baxe Nafarroan). Talde ainitzetan kantatu eta gero (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan…), kantu pertsonalez osatu bilduma aurkezten dauku, “Manez eta kobreak” diskoan 5 kobrek laguntzen dutelarik. Adiskideetaz, familiaz, auzoetaz, biziaz eta kondatu edo utzi dizkioten bizitza pasarteetaz hitz egiten du. Poeta eta bertsolari batzuer istori horien idaztea galdegin die: Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Bordak lagundu dute. Musikak tradizioa, aire berrien freskotasuna eta lagunartean kantatzen ditugun kantuen bizitasuna uztartzen ditu. Urririk | … Continuer à lire → Continuer à lire →

Mediateken arteko joko txapelketa

2018ko sartzea ludikoa izanen da Euskal Hirigune Elkargoaren mediateketan! Laludikavern-ek antolaturik joko txapelketa handi bat proposatua zauzue, « buruhauste » jokoekin: logika eta zuen burmuinak erabili beharko dituzue! Amikuze, Iholdi Oztibarre eta Garazi Baigorriko jolakariak elkarren aurka ariko dira. Irabaziko duen Mediatekak NMBR9 jokoa eramanen du (pixka bat Tetris bezalako buruhaustea da). Desafioa altxatuko duzue? Txapelketa hiru hitzordutan iraganen da, asteazkenetan 15:00etatik 17:00etarat: lehena irailaren 26an Amikuzeko mediatekan, bigarrena urriaren 24an Garazi Baigorriko mediatekan eta azkena azaroaren 28an Irisarriko mediatekan. Laludikavern-eko animatzaileak dena aurkeztuko dauzue, eta jostaraziko zaituzte. Jokozale, jolakari edo soilik kuriosa… zatozte, beste jokalariak topatzeko eta haiekin indarrak neurtzeko. Bere … Continuer à lire → Continuer à lire →

Topaketa eta izenpetzea

Irailaren 22an larunbatean 10:30etan, Yves Castaingts-ek bere azken liburua aurkeztuko du: « Portraits de résistants dans les Pyrénées atlantiques » (Gascogne argitaletxea, 2018ko apirila). Erresistentziako kide izan diren bederatzi pertsonen potret eta ibilbideak, oroitzapena gordetzeko. Amikuze Généalogie-k, Liburuak elkarteak eta Amikuzeko Mediatekak antolaturik. Urririk | Topaketa frantsesez izanen da. Continuer à lire →

MERKEALDIA

Irailaren 5etik 15erat, merkealdia izanen da mediatekan ! Apaletarik kenduak diren liburuak salgai izanen dira ! Eleberriak, gazteen liburuak, komikiak… hautu zabala izanen da. Liburu bakoitza euro batean salduko da. Partikularreri zuzendua | Mediateka idekitze tenoreetan Continuer à lire →

Argazkien erakusketa

Amikuzeko mediatekan, ekainaren 6tik 29rat, Begirada argazki taldeak erakusiko du « Karrikan ». Denbora berean argazki desberdinak Donapaleuko karriketan, dendetan, ostatuetan, agertuko dira, argazkilari desberdinek eta Amikuze Kolegioko ikasleek (laugarrenak) ere eginik. « Karrikan » gai hori buruz, Begirada kide bakotxak 4 argazki hautatu ditu, ibilaldi bat herrian proposatzeko. Bestalde, Zagrebkoa argazkilari Olga Karlovac gomitatzen du Begirada taldeak. Begiradaren argazkien artean, horrek erakusteko du « Negua aintzin », karrikako argazkiak belzez eta xuriez.  Estresnaldi ibiltari musikatua ekainaren 8an, 18:00etatik goiti, mediatekatik Hotel de la Paix-rat.Sartzea urririk  (klik ezazkizu irudietan argazkiak handitzeko)   Continuer à lire →