Olentzero

Zer gordetzen du bere aurpegi zikinaren azpian ? Abenduan, zatozte argi eta berotasun berezartzen dituen ikazkinaren istorioa (ber)aurkitzera. Erakusketa (elebidunez) EKEkeginik. Hori karietara, atxemaiten duzue eguberriko liburu hauta zabala. Sartzea librea. Continuer à lire →

Argazkien erakusketa

Amikuzeko mediatekan, ekainaren 6tik 29rat, Begirada argazki taldeak erakusiko du « Karrikan ». Denbora berean argazki desberdinak Donapaleuko karriketan, dendetan, ostatuetan, agertuko dira, argazkilari desberdinek eta Amikuze Kolegioko ikasleek (laugarrenak) ere eginik. « Karrikan » gai hori buruz, Begirada kide bakotxak 4 argazki hautatu ditu, ibilaldi bat herrian proposatzeko. Bestalde, Zagrebkoa argazkilari Olga Karlovac gomitatzen du Begirada taldeak. Begiradaren argazkien artean, horrek erakusteko du « Negua aintzin », karrikako argazkiak belzez eta xuriez.  Estresnaldi ibiltari musikatua ekainaren 8an, 18:00etatik goiti, mediatekatik Hotel de la Paix-rat.Sartzea urririk  (klik ezazkizu irudietan argazkiak handitzeko)   Continuer à lire →

Marra batek beste bat gorde dezake : marrazki erakusketa

Bi dira, eta 4 eskuekin marrazkiak egiten dituzte. Paisai gautar eta onirikoak, marra tippiekin papera xuriaren gainean. Haien xedea, arkatz markatzaile ultra-zorrotzen bidez gaua esploratzea da : marrazki erakusketa hori ez huts egin ! Erakusketa horiekin batera, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin egin lan kolektibo bat. Ondotik, André Bérot Espiuteko artista-egoiliarraren marrazkien erakusketa. “Marra batek beste bat gorde dezake”,  apirilaren 4tik maiatzaren 4rat : 4 eskurekin egin marrazkiak Belem Julien eta Mathieu Schmittek eginik (izengoitiz “Les Petits Traits”). Erakusketak kolektiboki egin 4 lan barne hartzen ditu, Espiuteko Elbarrituen biletxeko sorkuntza tailerrarekin eginak. Sorkuntza kolektiboko tailerra : apirilaren 20an, ostiralean (16:00etatik … Continuer à lire → Continuer à lire →

Soka : Euskal dantzaren urratsetan

Maiaratzen 13tik, ekainaren 11rat, Herri Elkargoak aurkitzen du Amikuzeko Mediakekan “Soka : euskal dantzaren urratsetan” erakusketa. Soka, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere. Lau hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak. Sartzea urririk – Erakusketa mediateka idekia delarik ikus dezakezue Bestalde, Amikuzeko musikaren eskola eta tokiko elkarteek hitzordu batsuk … Continuer à lire → Continuer à lire →

“La vie d’hier… à aujourd’hui” : erakusketa

Amikuzeko mediatekak erakusketa bat antolatzen du azaroaren 6tik 28rat. Erakusketa hori Nafarroako EPHADak eskainia da. « La vie d’hier à aujourd’hui » deitzen da, eta lehengo biziari buruz da. Margazki, argazki, tresna ainitz eta abar… erakutsiak dira mediatekan. Zazpi EPHADeko egoitzek parte hartu dute erakusketa honetan. Toki bakoitzak gai bat hautatu du : sukaldea, eskola, kirola… Gero, egoitzek gaia horri buruz lehengo biziko argazkiak edo gauzak atxeman dituzte. Bainan argarzki batzuk gaur hartuak dira. Orduan erakusketa horrek, iragan eta oraingo eguneroko bizitziaren arteko aldaketak aurkezten ditu. Erakusketa ikus dezakezue mediateka idekia delarik. Sartzea kitorik da. Erakusketaren karietara, Gaby Etchebarne etorriko da mediatekara, … Continuer à lire → Continuer à lire →