Euskara Amikuzeko mediatekan

Soka erakusketaren karietara, mediatekak 900 euskarazko liburu eta 200 euskal musika KD badituela oroitarazten dauzugu. Euskal Herriari buruzko fondoan aurkitzeaz gain, euskarazko liburuak erdarazkoekin batera sailkatuak dira (heldu eta haurrendako eleberriak, dokumentalak eta gazte albumak) ezberdintzeko kolorezko eranskin batekin. Herria astekaria eta Hau aldizkari kolaboratiboa ere eskuragarri dira eta euskarzko liburu kutxa bat eskoleen eskura da. Bestalde liburuzainetarik bat euskara ikasten ari da, zoin ote ? Euskarazko fondo hau Bilketa atarian agertzen da (Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuak). Oroitarazten dauzugu ere, Zabalik elkarteari esker, Manex Erdozaintzi-Etxarten liburutegia idekia zauzula ostirale arratsaldetan … Continuer à lire → Continuer à lire →