EUSKARAREN URTAROA : kolektiboko idazketa jokoa

Irakurle eta menturaz idazle zira ? Amikuzeko, Donibane Garaziko eta Irisarriko mediatekek, Euskararen Urtaroaren kari, idazketa joko bat proposatzen dizute. Surrealistek asmatu zuten « cadavre exquis » jokoan oinarrituz, pertsona ainitzek esaldi bat osatu behar dute, aitzinekoak zer idatzi duen jakin gabe. Beraz kahier handiak ezarriak izanen dira hiru mediateketan, Donapaulen, Donibane Garazin eta Irisarrin, zuen hitz eder, arin, zorrotz, bitxien errezibitzeko. Aitzinekoaren hitzak irakur, orria itzul, eta zuenak idatzi, ondokoarendako… Hiru kahieretan, lehen esaldi bera, zuetako lehenak baizik ikusiko ez duena ! Bainan gero, hiru kahier, beraz menturaz hiru bide… Hauen emaitza azaroaren 21an aurketua izanen da Irisarriko mediatekan, 19:00tan. Gurekin izanen dira, testu hauekin jostatzeko, Asisko eta … Continuer à lire → Continuer à lire →

Euskara Amikuzeko mediatekan

Soka erakusketaren karietara, mediatekak 900 euskarazko liburu eta 200 euskal musika KD badituela oroitarazten dauzugu. Euskal Herriari buruzko fondoan aurkitzeaz gain, euskarazko liburuak erdarazkoekin batera sailkatuak dira (heldu eta haurrendako eleberriak, dokumentalak eta gazte albumak) ezberdintzeko kolorezko eranskin batekin. Herria astekaria eta Hau aldizkari kolaboratiboa ere eskuragarri dira eta euskarzko liburu kutxa bat eskoleen eskura da. Bestalde liburuzainetarik bat euskara ikasten ari da, zoin ote ? Euskarazko fondo hau Bilketa atarian agertzen da (Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuak). Oroitarazten dauzugu ere, Zabalik elkarteari esker, Manex Erdozaintzi-Etxarten liburutegia idekia zauzula ostirale arratsaldetan … Continuer à lire → Continuer à lire →