Mintzaldia

Euskararen urtaroaren karietara eta Lehen munduko gerlako bukaerako mendeurrenen karietara, Amikuzeko mediadekak aurkezten ditu erakusketa eta solasaldi bat. Solasaldi bat gertatuko da, Maider Bedaxagarek eginik : bere ikerketak abiatu zituen 2014ean : 4 soldado presoren bizia ikertu zuen Berlineko Etnologia museoan, eta orien artean entzunezko artxiboak, euskaraz : 1915ko kantuak, artxiba horien istorioa eta bideo dokumental bat soldadoen semeetaz. Erakusketa azaroaren 7tik-17arte da. Maideren solasaldia : azaroaren 17an, 10:30tan. Sartzea kittorik da. Continuer à lire →

EUSKARAREN URTAROA : kolektiboko idazketa jokoa

Irakurle eta menturaz idazle zira ? Amikuzeko, Donibane Garaziko eta Irisarriko mediatekek, Euskararen Urtaroaren kari, idazketa joko bat proposatzen dizute. Surrealistek asmatu zuten « cadavre exquis » jokoan oinarrituz, pertsona ainitzek esaldi bat osatu behar dute, aitzinekoak zer idatzi duen jakin gabe. Beraz kahier handiak ezarriak izanen dira hiru mediateketan, Donapaulen, Donibane Garazin eta Irisarrin, zuen hitz eder, arin, zorrotz, bitxien errezibitzeko. Aitzinekoaren hitzak irakur, orria itzul, eta zuenak idatzi, ondokoarendako… Hiru kahieretan, lehen esaldi bera, zuetako lehenak baizik ikusiko ez duena ! Bainan gero, hiru kahier, beraz menturaz hiru bide… Hauen emaitza azaroaren 21an aurketua izanen da Irisarriko mediatekan, 19:00tan. Gurekin izanen dira, testu hauekin jostatzeko, Asisko eta … Continuer à lire → Continuer à lire →

Euskararen urtaroa : Itxaro Bordarekin topaketa

Euskaraz irakurri Donapaleuko mediatekan Donapaleuko mediatekan euskarazko liburuak agerianago emanan dira urriaren 22tik azaro hastapenera. Han dira jadanik, apaletan gaindi gaika emanak frantsesezkoen ber moldean. Euskararen urtarokari, mahainen gainean eta apal puntetan emanak izanen dira irakurleak gomitatzeko horien hartzera. Itxaro Bordarekin solasean eta bertsuka Urriaren 29an, ibiakoitz goizeko 10ak 30etan, literatura eta bertsuek bilduko gaituzte Donapaleuko mediatekan.  Alde batetik Itxaro Borda Amaia Ezpeldoi bere heroinaren abenturetaz ariko zaigu, eta bestetik Amikuzeko bertsu eskukulako bertsulari gazteek parte hartuko dute elgarretaratzean, beren ikuspegia bertsutan ekarriz prefosta. Manex liburutegia eta mediatekako euskarazko liburuen aurkezpen gidatu bat eginen da karia hortara, Beatrice Fougy eta … Continuer à lire → Continuer à lire →