Idazle topaketa

Allande Etxart etortzen zaigu “Matalaz ez balitz zaldiz agertü” bere liburuaren aurkeztera. Ikerketa andana bat eginik artxiboetan, gertakarien tokietan ibiliz berdin, urritz makilak eskuetan, Allandek bere aurkikuntzekin, nobela itxurako liburu bat ondu du, 3 garaietako pertsonaiak biziaraziz gure lurraldeetan barna. Urriaren 27an larunbatan | 10:00etan Sartze librea | Zabalik elkartearekin antolaturik. Continuer à lire →

Topaketa eta izenpetzea

Irailaren 22an larunbatean 10:30etan, Yves Castaingts-ek bere azken liburua aurkeztuko du: « Portraits de résistants dans les Pyrénées atlantiques » (Gascogne argitaletxea, 2018ko apirila). Erresistentziako kide izan diren bederatzi pertsonen potret eta ibilbideak, oroitzapena gordetzeko. Amikuze Généalogie-k, Liburuak elkarteak eta Amikuzeko Mediatekak antolaturik. Urririk | Topaketa frantsesez izanen da. Continuer à lire →

Euskararen urtaroa : Itxaro Bordarekin topaketa

Euskaraz irakurri Donapaleuko mediatekan Donapaleuko mediatekan euskarazko liburuak agerianago emanan dira urriaren 22tik azaro hastapenera. Han dira jadanik, apaletan gaindi gaika emanak frantsesezkoen ber moldean. Euskararen urtarokari, mahainen gainean eta apal puntetan emanak izanen dira irakurleak gomitatzeko horien hartzera. Itxaro Bordarekin solasean eta bertsuka Urriaren 29an, ibiakoitz goizeko 10ak 30etan, literatura eta bertsuek bilduko gaituzte Donapaleuko mediatekan.  Alde batetik Itxaro Borda Amaia Ezpeldoi bere heroinaren abenturetaz ariko zaigu, eta bestetik Amikuzeko bertsu eskukulako bertsulari gazteek parte hartuko dute elgarretaratzean, beren ikuspegia bertsutan ekarriz prefosta. Manex liburutegia eta mediatekako euskarazko liburuen aurkezpen gidatu bat eginen da karia hortara, Beatrice Fougy eta … Continuer à lire → Continuer à lire →

“La vie d’hier… à aujourd’hui” : erakusketa

Amikuzeko mediatekak erakusketa bat antolatzen du azaroaren 6tik 28rat. Erakusketa hori Nafarroako EPHADak eskainia da. « La vie d’hier à aujourd’hui » deitzen da, eta lehengo biziari buruz da. Margazki, argazki, tresna ainitz eta abar… erakutsiak dira mediatekan. Zazpi EPHADeko egoitzek parte hartu dute erakusketa honetan. Toki bakoitzak gai bat hautatu du : sukaldea, eskola, kirola… Gero, egoitzek gaia horri buruz lehengo biziko argazkiak edo gauzak atxeman dituzte. Bainan argarzki batzuk gaur hartuak dira. Orduan erakusketa horrek, iragan eta oraingo eguneroko bizitziaren arteko aldaketak aurkezten ditu. Erakusketa ikus dezakezue mediateka idekia delarik. Sartzea kitorik da. Erakusketaren karietara, Gaby Etchebarne etorriko da mediatekara, … Continuer à lire → Continuer à lire →